Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa

Asier Iturralde Sarasola

@aldatsa@mastodon.eus

Donostia, 2019ko urriak 24

Softwarea eta teknologia ez dira neutralak

  • ARGIAko lagunek aste honetan aurkeztu dute “Ez gara neutralak” liburua
  • Kazetaritza ez da eta ezin da neutrala izan
  • Software eta teknologia ere ez dira neutralak

Softwarea eta teknologia ez dira neutralak

Softwarea eta teknologia ez dira neutralak

  • Softwarea helburu jakin batzuekin sortzen da
  • Erabiltzaileak ala erabiliak?
  • Erabiltzailea erdigunean jarri daiteke eta bere askatasuna errespetatu
  • Edo irabaziak lehenetsi, horretarako erabiltzaileak zukutuz

Fedibertsoa - Sare sozialen beste eredu bat

  • Fedibertsoa = Federazioa + Unibertsoa
  • Sare sozial desberdinak baina elkarren artean bateragarriak
  • Elkarren artean komunikatu daitezkeen milaka komunitatez osatua
  • Software librea direnez norbere komunitatea sortzeko aukera

Sare sozial komertzialak vs Fedibertsoa

  • Erabat zentralizatuak daude
  • Jabeak kontrol osoa du
  • Zentsurarako aukera
  • Jabeak irabazi asmoa duten enpresak dira
  • Publizitatea
  • Erabiltzailea bera merkantzia bihurtzen da
  • Elkarren artean konektatutako komunitateak
  • Komunitate bakoitza burujabea da
  • Gertuko moderazioa. Beti dago beste komunitate batera joateko aukera
  • Orokorrean ez dago irabazi asmorik
  • Ez dago publizitaterik
  • Ikuspuntu humanoagoa, erabiltzailea ez da produktu bat

Sareen arkitekturak

  • Paul Baran ikerlariaren "On distributed communications" (1964)

Sareen arkitekturak - Sare zentralizatua

  • Zerbitzu erabat zentralizatuak dira.
  • Erabiltzaile guztiak instantzia bakarrera konektatzen dira.
  • Instantziaren jabea den enpresa edo erakundeak du kontrol osoa.
  • Adibideak: Twitter, Facebook, Instagram...

Sareen arkitekturak - Sare deszentralizatua

  • Elkarren artean komunikatu daitezkeen hainbat instantziak osatutako sarea.
  • Ez dago erdigune bakarra, maila bereko erdigune asko baizik.
  • Instantzia bakoitzak bere arauak jar ditzake.
  • Erabiltzaileak zein instantzia erabili nahi duen hautatu dezake edo bere propioa sortu.
  • Gaur egun sare federatua ere deitzen zaio
  • Adibideak: E-maila, XMPP, Mastodon, Pixelfed, Peertube...

Sareen arkitekturak - Sare banatua

  • Sareko nodo guztiak maila berean daude.
  • Ez dago erdigunerik.
  • Elkarrekintzak parekoen artean ematen dira, ez dago bezero/zerbitzari bereizketarik.
  • Adibideak: BitTorrent, Tsunami Democratic aplikazioa...

Zer da software librea?

  • Softwarea edozein helbururekin erabiltzeko askatasuna
  • Softwarea aztertu eta norbere beharretara egokitzeko askatasuna
  • Softwarea kopiatu eta kopiak banatzeko askatasuna
  • Softwarea hobetu eta hobetutako bertsioa banatzeko askatasuna

Fedibertsoko proiektuak

Euskal Fedibertsoaren jatorriak

  • Azken aldi honetan Euskal Fedibertsoa indartzen ari da, baina badu bere historia
  • 2010eko hamarkadaren hasieran StatusNet software libreko proiektuaren kodea erabiliz instantzia batzuk sortu ziren Euskal Herrian:
    • status.blogsoviet.com
    • status.manillar.es
  • Orduan ere Librezaleri esker erabil zitekeen euskaraz

Artsuaga CC-BY-SA 3.0 (Wikimedia Commons)

Mastodon

  • Fedibertsoko mikroblogintza sare sozial bat da
  • Mezuek gehienez 500 karaktere
  • Irudiak, audioak eta bideo laburrak...
  • Mezuak ordena kronologikoan agertzen dira denbora-lerroan

Mastodon.eus eta Mastodon.jalgi.eus euskal instantziak

  • 2018an ia aldi berean bi Mastodon komunitate sortu ziren Euskal Herrian
  • Bien artean 2.000 erabiltzaile erregistratu baino gehiago
  • Komunitate bateko erabiltzaileek bestekoak jarraitu ditzakete
  • Euskararen arnasguneak baina mundura irekiak

Mastodon.eus

Pleroma

  • Fedibertsoko mikroblogintza sare sozial bat da
  • Mezuek 5000 karaktere arte izan ditzakete
  • Instantzia barneko txata dauka
  • Ehunka instantzia: pleroma.site, ...
  • Euskal Herrian Tartekak sortutako instantzia txiki bat dago: pleroma.libretux.com
  • Berak eta beste erabiltzaile batzuek proiektua euskarara itzuli dute

Pixelfed

Peertube

  • Fedibertsoko bideogintza sare sozial federatu bat da
  • Ehunka instantzia daude: peertube.social...
  • Instantziak elkarren artean federatu daitezke, bateko edukia besteetan ikusi daiteke
  • Mastodonetik Peertubeko kanalak jarraitu daitezke eta erantzun bezala idatzitako tutak iruzkin bezala agertzen dira bideoan
  • Euskaraz erabil daiteke Librezale.eusi esker
  • P2P streaming-a

peertube.euskarabildua.eus

WriteFreely, Plume eta... Wordpress!

  • WriteFreely eta Plume Fedibertsoko blogintza sare sozialak federatuak dira
  • Bien artean 200 bat instantzia dituzte
  • Wordpressek berriz ez dut uste azalpen handirik behar duenik. Webguneen guztien laurden bat baino gehiago Wordpress-en oinarrituta daude
  • iametza.eus Wordpress-era migratu dugu aurten eta ezusteko polita aurkitu dugu
  • ActivityPub plugina erabiliz Wordpress Fedibertsoratu daiteke!
  • Oraindik Beta egoeran dago baina blogeko egileak Fedibertsotik jarraitzeko aukera ematen du eta erantzun gisa idatzitako tutak iruzkin bezala agertzen dira artikuluan